Gipuzkoako ohiturei buruzko bigarren saioa izango da Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko urtarrilaren 2a

Kulturaren difusiorako Aula/Gela programaren aste honetako saioan Gipuzkoako ohiturak aztertuko dituzte. Abenduan izan zen lehenengo saioa, eta ostiralean, urtarrilak 4, bigarren zatiari helduko diote, 18:00etan Photomuseumen. Sarrera doakoa izango da.

Antolatzaileen esanetan, "gure lurraldeko ohiturak ezagutzeko" aukera izango dute bertaratzen direnek; "horietariko asko aspaldikoak dira, denbora luzez iraun dutenak eta galtzear daudenak, hain zuzen". Gai honi buruzko lehenengo zatian bezala, euskal etnografia izango dute hizpide, "gure historia kolektiboaren zati garrantzitsua".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide