Gaur arratsaldean egingo dute urteko azken kirol proba, eta lehenik eta behin haurren txanda izango da: 17:00etan 13 urte bitarteko neska-mutilak aterako dira korrika, eta 17:05ean haurren irristaketa lasterketari emango diote hasiera.
Jarraian, 17:30ean korrika aterako dira gazte eta helduak, eta 18:00etan nagusien irristaketa proba abiatuko dute.
Izena-ematea
Proba guztiak Musika plazan hasi eta bukatuko dira. Korrikako proba nagusian parte hartu nahi dutenek, gaur arratsaldean eman dezakete izena 7 euroren truke irteetan eremuan. Irristaketa lasterketa nagusian parte hartzeko berriz, ez da izenik eman behar, baina antolatzaileek nabarmendu dute baldintza bakarra kaskoa jantzita eramatea dela.