Irudietan: Urtarrilaren 5era bitartean zabalik izango da Hotz Zarautzen bigarren eskuko azoka

Zarauzko hitza 2018ko abenduaren 31

Errefuxiatuen aldeko bigarren eskuko azokak abenduaren 15ean ireki zituen ateak Mazaneko lokalean, eta urtarrilaren 5a bitartean izango da zabalik. Beraz, bertatik pasa ez diren herritarrek astean zehar horretarako aukera izango dute.

Hotz Zarautzek bigarren eskuko azoka ireki du Gabonetan esku artean dituen proiektuetarako dirua biltzeko. Abenduaren 15ean ireki zituen ateak Mazaneko lokalean, eta urtarrilaren 5a bitartean izango da zabalik. Beraz, bertatik pasa ez direnek astean zehar horretarako aukera izango dute. Gainera, arduradunek azaldu dute azken egunetarako prezioak jaitsi dituztela, arropa, koadroak eta beste hainbat gauza bi eurotan dituzte salgai.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide