Oraindik salgai daude Belakoren kontzerturako sarrerak

Zarauzko Hitza 2018ko abenduaren 20a

Arrano tabernan daude salgai Belako taldeak gaur eskainiko duen kontzerturako sarrerak. 21:00etan hasiko da emanaldia, Putzuzulo Gaztetxean.

Sarrera guztiak salduko ez balira, 19:00etan Putzuzulo Gaztetxean bertan jarriko dituzte salgai, eta orduan guztiak salduko ez balira, kontzertua hasi aurretik ere izango da aukera erosteko. 7 euro balio du sarrera bakoitzak, eta langileei lana errazteko asmoz, diru kopuru zehatzarekin ordaintzen saiatzeko eskatu dute Putzuzulokoek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide