Bideoa: Zarauzko Emakume Korrikalariek Laura Luelmoren hilketa salatu dute

Zarauzko Hitza 2018ko abenduaren 20a

Astelehenean Laura Luelmo zamorarraren gorpua aurkitu zuten Huelvan (Espainia). Korrika egitera atera zenetik desagertuta zeramatzan egun batzuk, eta atzo berak hil zuela aitortu zuen susmagarri nagusiak. Hilketa matxista salatzeko, korrikaldi aldarrikatzailea eta elkarretaratzea egin zituzten atzo Zarauzko Emakume Korrikalariek. Herriko kaleetara eraman zituzten "libre libre libre, korrika!" bezalako aldarrikapenak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide