Gabonak

Optika Zarautzen erakusleihoa, aurtengo dotoreena

Zarauzko Hitza

Murkil Dendarien Elkarteak aurtengoan Optika Zarautzi eman dio Gabonetako erakusleiho lehiaketaren lehenengo saria. Bigarrena, berriz, Transit arropa dendak irabazi du.

Guztira, 24 dendak hartu dute parte aurtengoan Murkil Dendarien Elkarteak antolatutako Gabonetako erakusleiho lehiaketan. Epaimahaikide izan dira Ixidor Larrañaga Turismo zinegotzia, Gurutze Arregi Murkil Elkarteko kidea, Ana Valor Lola Botonako dendaria eta Karmen Agirretxe Artezaleakeko kidea.

Aipamen berezi bat ere eman diote Faylinn arropa dendari, Facebook bidez herritarren bozka gehien jasotzeagatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide