'Le Pays Basque' erakusketa ikusgai egongo da Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2018ko abenduaren 18a

Erakusketa berria egongo da ikusgai gaurtik aurrera Photomuseumen. Hain zuzen ere, William Bossielen Le Pays Basque argazki bilduma.

Boissel komandanteak, Baionako Euskal Museoaren sortzaileak, Le Pays Basque. Sites, Arts et Coutumes izeneko 108 argazkiko bilduma inprimatu zuen Parisen, eta horietako batzuk egongo dira ikusgai Photomuseumen, gaurtik urtarrilaren 13ra arte.
Sarrera arruntak 6 euro balioko ditu, eta murriztuak, berriz, 3. Asteartetik igandera egongo da zabalik museoa, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Asteazkenetan eta ostiraletan, sarrera doakoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide