Hiru pertsona atxilotu dituzte, Zarautzen moto bat lapurtzeagatik

Zarauzko Hitza 2018ko abenduaren 18a

Horrelakoa zen lapurtutako motoa.

54, 42 eta 27 urteko hiru pertsona atxilotu zituen Ertzaintzak atzo, Usurbilen, indarkeria erabiliz Zarautzen moto bat lapurtzeagatik. Susmagarriak furgoneta batean harrapatu zituzten, barruan lapurtutako moto bat garraiatzen ari zirela. Moto horren lapurretaren salaketa jarri zuten Zarautzen, pasa den ostegunean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide