Ez ohiko udal batzarra izango da ostegunean

Zarauzko Hitza 2018ko abenduaren 17a

(Zarauzko Udala)

Ordenantza fiskalei buruzko ez ohiko udalbatza egingo dute ostegun honetan, 19:00etan, batzar aretoan.

Gai nagusia 2019rako Ordenantza fiskalak onartu eta GAOn argitaratzeko presa izango da.

Datorren asteko ostegunean, berriz, abenduaren 27an, urteko azken ohiko udalbatzarra egingo dute, ohi bezala, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide