'Gallo', munduko surf txapelketako finalaurrekoan

Zarauzko Hitza 2018ko abenduaren 15a

Txapelketako finalaurrekoan izango da Aitor Francesena 'Gallo'. (@aitorfrancesena)

Asteazkenean, abenduak 12, hasi zen La Jollan (Kalifornia) jokatzen ari diren surf egokituko mundu mailako txapelketari. Aurten ere bertan da Aitor Francesena Gallo zarauztarra, 2016. urteko txapelduna itsuen kategorian. Finalaurrekora iristea lortu du dagoeneko; gaur, 20:45ean, likra zuria soinean duela finalerako txartela eskuratzeko borrokatuko du. Bihar, abenduak 16, izango dira txapelketako finalak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide