Irudietan: Hotz Zarautzek ateak ireki dizkio elkartasunari beste urte batez

Dorleta Agiriano Lai 2018ko abenduaren 15a

Hotz Zarautzek errefuxiatuei laguntzeko antolatutako bigarren eskuko azoka gaur, abenduak 15, ireki dute. Astelehenetik larunbatera irekiko dute, goizez 10:30etik 13:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Iaz bezala, Kale Nagusiko 30.ean dute lokala, eta herritarren laguntzarekin bildutako material guztia salgai jarri dute bertan: altzariak, apaingarriak, margolanak, arropa, zapatak eta abar.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide