Gabonetako Nerabe Gunea antolatu du Haize Orratz gaztelekuak

Zarauzko Hitza 2018ko abenduaren 15a

Abenduaren 29an eta 30ean izango dira Nerabe Guneko ekintzak, Zinema pilotalekuan. Hona hemen egitaraua osorik.

Egitaraua

Abenduak 29, larunbata

  • 17:00-20:00. Puzgarriak, Zinema pilotalekuan. Big baller, Bunny run eta abar.
  • 17:00-19:30. Robotika saioa, Zinema pilotalekuan. Aldez aurretik eman behar dute izena interesa dutenek.
  • 18:00-19:00. Tailerrak, Zinema pilotalekuan. Slime eta txapak eta imanak.

Abenduak 30, igandea

  • 17:00-20:00. Jolas erraldoiak, Zinema pilotalekuan. Twister, Kaleidos, Speed Cups, bilarra eta Wii dance.
  • 18:00. Bingoa, Zinema pilotalekuan.
  • Jarraian, kutriloia, Zinema pilotalekuan. Musika eta dantzaldia.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide