Zarauzko Gurutze Gorriak jostailu bilketa egingo du

Zarauzko Hitza 2018ko abenduaren 13a

Urtero bezala, beharrean dauden familietako haurrei laguntzeko jostailu bilketa egingo du Zarauzko Gurutze Gorriak. Jostailu berriak soilik jasoko dituztela adierazi dute.

Jostailuak eman nahi dituenak, Gurutze Gorriaren egoitzan izango du horretarako aukera, hilaren 13, 14, 20, 21, 27 eta 28an, 18:00etatik 20:00etara. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide