Sanchez Kordoban jaio zen 1959an, eta gaztetan Hospitalet del Infantera (Herrialde Katalanak) joan zen bizitzera bere familiarekin. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Kazetaritza ikasketak egin zituen, eta ondoren, erreportari grafiko lanak egin zituen Hego Amerikan, Afrikan eta Asian. Besteak beste, Golkoko Gerratean eta Jugoslaviaren zatikatzean aritu zen lanean.
Ostiralean izango da doako saioa, ohi bezala, 18:00etatik aurrera, Photomuseumen.