'19 begirada Madrili' erakusketa, Sanz Enean ikusgai

Zarauzko Hitza 2018ko abenduaren 12a

Zarauzko Argazkizale elkarteak eta Madrilgo Argazkizaleen Errege Elkarteak elkaren arteko erakusketa-trukea egin dute, eta hori dela eta, Sanz Enean izango da 19 begirada Madrili erakusketa urtarrilaren 27ra arte.

Zarautzi buruzko 14 begirada izenekko erakusketa Madrilen aurkeztu zuten abenduaren 7an, eta ondoko argazkilarien lanak egon ziren ikusgai bertan: Aintzane Oñatibia, Alberto Zarobe, Celina Gorostizagoiza, Jose Mari Azkargorta, Jose Ramon Zabala, Juan Mª Tolin, Lorentxo Portularrume, Luis Epelde, Mari Mar Castro, Omar Ulacia, Patricia Shaan, Ramon Garcia eta Ramon Serras.

19 begirada Madrili erakusketa, berriz, ostiral honetan, abenduaren 14an, zabalduko dute Sanz Enea Kultur Etxeko beheko solairuan. Bertan, Madrilgo 33 artistak hiriaren zein inguruaren ikuspuntu desberdinak azaltzen dituzte. Ondokoak dira parte hartu duten artistak: Angelica De La Llave, Carmen Lafuente, Elena Gomez Casero, Vazquez Campon, Federico Romero, Francisco Blanco Gartzia, Frank Black Noir, Isabel Munuera Basssols, Javier Alberola, Jose Santos Mingot, Luis Serrano, Luz Hernandez Calahorra, Manuel Valmoriso, Maria Dolores Aceña, Mariano Serrano, Pablo Cano, Paloma Perez De Andres, Ramon Siscart eta Sergio Marquez Gartzia.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide