Waldorf eskolen inguruko hitzaldia izango da ostiralean

Zarauzko Hitza 2018ko abenduaren 11

Oiartzun, Donostia, Usurbil, Orio, Aia eta Zarauzko zenbait familiak osatutako Gipuzkoako Waldorf Eskolen Elkarteak antolatu du hitzaldia. Ostiralean, 17:00etatik aurrera, Gaztelekuan izango da hitzaldia. Elkartearen lehen ekintza izango da hitzaldia, eta bertan, esku artean duten proiektu pedagogikoa aurkeztuko dute. Arabako Geroa eskolako irakasle bat izango da hitzaldiko gonbidatua, eta Waldorf pedagogian murgiltzen lagunduko die bertaratutako guztiei. Hitzaldiko sarrera doakoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide