Zarauzko Eusaraldiaren antolatzaileak "oso-oso gustura" agertu dira Euskaraldiaren edizio honetan lortutakoarekin. Parte hartzaile kopurua "izugarria" ian dela azaldu dute, kaleetan zehar txapa soinean zeramala jende asko ikusten baitzen. Beraz, herritarren aldetik jasotako erantzuna "ezin hobea" izan dela uste dute. "Elkarte askorekin jardun gara elkarlanean eta prstutasun handia erakutsi dute Euskaraldiaren zabalkundearekin laguntzeko".
Horrez gain, Beatriz Egezabalek bakarrizketan aipatutako "ttak" edo "klik" hori "hainbat heritarrek egin dutela azaldu dute, solasaldi askotan hizkuntza ohituren gaiaz aritu direlako. "Askoren bizipenak jaso ditugu 22 egun hauetan, pertsona batzuekin edo talde batzuetan hizkuntza ohiturak aldatu dituztela esanez, eta oso pozik gaude, hori baita hasieratik lortu nahi izan duguna".
Datorren edizioetarako, "Belarriprest eremu zabalagoa" lortu nahi lukete. Aurtengoan, batik bat pertsona "euskaltzaleengana" heldu direla azaldu dute, "euskaraz hitz egiteko ohitura handia dutenengana. Hurrengoetan euskaraz hitz egiten edo euskara ulertzen duten guztiek txapa jantzita izatea izango litzateke helburua. Zarautzera ekarrita, biztanleriaren %80 inguru izango litzateke txapa eraman beharko lukeena, beraz. "Behin ariketa zertan datzan ulertuta, parte hartzeko ahalik eta kide gehien aurkitu behar ditugu, ohitura aldaketa guztiekin egiteko".