Juan Luis Mendizabal Mendi margolariari omenaldia egin diote Salbatore Mitxelena Ikastolan. Mendi ikastolako haurrengana joaten zen astelehenetan eta marrazten irakasten zien. Orain, 91 urte ditu, eta jada Ikastolara joaten ez den arren, haiekin marrazten ikasitakoek zenbait hitz izan dituzte beretzat gaurkoan.
Mikrofonoa hartu dute Ikastolako ikasle ohiek, eta azaldu diote nola astelehenetan, Mendi atetik sartzen zenean eguna alaitzen zien haurrei, nola malekoira joaten ziren Getariako Arratoia marraztera, eta abar.
Porrotx eta Marimotots ere bertan izan dira, eta haiek ere beraien oroigarria eman nahi izan diote Mendiri. Kantuz, dantzaz eta alaitasunez betetako omenaldia izan da, eta margolariak berak ere hartu du hitza. Azaldu duenez, "pozez, zer esan ez zekiela" egon da omenaldian.