Bartzelona hartuko du gaur etxean Amenabarrek

Zarauzko Hitza 2018ko abenduaren 8a

Zarautz Eskubaloi Taldeak sare sozialetan aipatu duenez, "gorriz markatutako eguna" da gaurkoa. Norgehiagoka Aritzbatalden izango da, eta ikusle asko biltzea espero da. Kiroldegi inguruko taberna batean, esaterako, zerbitzariak jada soinean darama Amenabarren elastikoa.

Sailkapeneko liderraren aurka ariko dira gaur zarauztarrak. Partida 19:30ean hasiko da, eta ilusioz aterako dira kantxara, kataluniarrei aurre egitera. Ez da erraza izango, ordea. Pasa den astean 30-22 galdu zuen Amenabarrek, Ciudad Realen, eta sailkapenean 11. postuan da, 9 punturekin. Beste hiru talde daude 8 punturekin, horietako bat jada jaitsiera postuetan.

Hugo Sanchez entrenatzailearen aginduetara, maila mantentzea du helburu aurten ere Amenabar eskubaloi taldeak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide