Irudietan: Desfile koloretsua Erdi Aroko Azokan

Zarauzko Hitza 2018ko abenduaren 8a

Goizean erdigunean zebiltzan zarauztarrek eta bisitariek ezusteko politarekin egin dute topo: Erdi Aroko Azokako partaideen desfilearekin. Hango gaita, danbor eta txirula hotsa; hango dragoi eta izaki magiko pila. Umorez eta alai egin dute partaideen aurkezpena Lege Zaharren enparantzan, eta aurreskuarekin amaitu dute ekitaldia.

Ostegun goizean ere giro polita egon zen Erdi Aroko Azokan, eta horren erakusgarri, argazki bilduma hau. Gainera, haurrek hegaztiekin jolasteko aukera izan zuten, bideo honetan ikus daitekeenez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide