Euskaraldia

Euskaraldiari amaiera emango diote gaur

Zarauzko Hitza

Euskaraldiaren hasiera ekitaldia, duela hamaika egun. (Dorleta Agiriano Lai)

4.554 zarauztarrek hartu dute parte Euskaraldian azken hamaika egunetan. Gaur azken eguna den arren, "ariketak jarraitu egingo duela" azpimarratu dute antolatzaileek.

Antoniano aretoan egingo duten amaiera ekitaldira gonbidatu dituzte herritarrak. Gaur, 19:00etan jarri dute hitzordua, eta bertan, Euskaraldiaren amaierako manifestua irakurri eta ariketan zehar izandako bizipenak partekatuko dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide