Abian da Murkilen gabonetako kanpaina

Zarauzko Hitza 2018ko abenduaren 3a

Kanpaina berri batekin eman nahi die ongi etorria Gabonei Murkilek. Abenduaren 3tik 31ra, erosketa egitean boleto bat betetzeko aukera izango dute herritarrek, zozketa batean parte hartzeko. 500 euroko lau erosketa txartel eta 250 euroko beste lau zozkatuko dira. Zortedunek, erosketa txartelak urtarrilaren 31 baino lehen erabili beharko dituzte.

Informazio osagarria eskuragarri dago Murkil Elkartearen webgunean.

Sektore bakoitzeko bi

Murkil elkartea osatzen duten dendak koloreka bereizten dituzte. Horia (kirolak, oinetakoak, optika eta bestelakoak), urdina (dekorazioa, teknologia eta irudia), gorria (elikadura, osasuna eta edergintza) eta berdea (arropa dendak). Aurtengo gabonetako kanpainan, sektore bakoitzeko bi erosketa txartel zozkatuko dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide