Zarauzko Udaleko Parekidetasun eta Prebentzio sailen eskutik, jolasak eta jostailuak hautatzeko gida kaleratu dute. "Gabonak heltzear daude eta gurasoek izan ditzaketen zalantzekin laguntzea du helburu gida honek". Jostailuak aukeratzeko kontuan izan beharreko zenbait faktore lantzen ditu gidak, esate baterako, adina, jolasak garatu ditzakeen gaitasunak, sustatu ditzakeen rolak edo erabilerak.