Abenduaren 1ean piztuko dituzte aurtengoan Gabonetako argiak. 18:00etan, Aitor Frantzesena Gallo izango da argiak piztuko dituena, Murkil Elkarteak hala erabakita. Urtero bezala, Schola Cantorum abesbatzako kideek Gabon kantekin girotuko dute ekitaldia.
Horren aurretik, 12:00etatik 14:00etara, Jainen Txaranga izango da kaleak girotzen, eta 19:00etan, Bentako Mutil Zaharren eskutik, kantujira izango da Musika Plazatik abiatuta, Euskararen Egunaren harira.
Argiak pizteko ekitaldia amaitzean, bestalde, txokolate-jan solidarioaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Hotz Zarautz elkarteak antolatu du hori.