Indarkeria jasan duten Afrikako emakume errefuxiatuei buruzko hitzaldia, bihar

Zarauzko Hitza 2018ko azaroaren 28a

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen azaroaren 25ean. Horren harira, Zarauzko Parekidetasun sailetik eta Gizarte Zerbitzuen sailetik hainbat egitasmo antolatu dituzte azarorako. Bihar, azaroak 29, Indarkeria jasan duten Afrikako emakume errefuxiatuen egoera eta ametsak hitzaldia eskainiko du Leire Morquecho Alboan elkarteko kideak. 18:30ean izango da saioa, Antoniano aretoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide