Zabaltzear da zabalera handiko kirol saltokia

Zarauzko Hitza 2018ko azaroaren 26a

Araba kaleko 43 zenbakian kate ezagun bateko kirol denda berria zabalduko dute. Duela aste batzuk hasi ziren abandonatutako fabrikaren eraberritze lanetan, eta dagoeneko, ikusgai daude barruan salgai jarriko dituzten kirolerako arropak. Aurreratu dutenez, «dena ondo badoa», aste honen amaierarako zabalik egongo da saltoki berria.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide