Bigarren eskuko jostailuen azoka antolatu dute Orokietan

Zarauzko Hitza 2018ko azaroaren 26a

Bigarren eskuko jostailuen azoka izango da Orokietan. (Artxiboko irudia)

Urtero bezala, Balurdin Orokieta Herri Eskolako gurasoen elkarteak bigarren eskuko jostailuen azoka antolatu du astebururako, Orokietako gimnasioan.

Azaroaren 30ean, ostirala, eta abenduaren 1ean, larunbata, izango da; ostiralean 15:30etik 18:00etara jarriko dute azoka, eta larunbatean, 09:30etik 13:30era. Jasotako dirua Zarauzko Bihotzez elkartearentzat izango da, kardiopatia duten haurren familiak laguntzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide