Ekaitz, Olatz eta Patxiren lagun talde batek "sakabanaketaren gastuak leuntzeko" elkartasun botilak jarriko ditu salgai, Osasuna eta askatasuna lelopean. Botilek Ekaitz, Olatz eta Patxiren irudiak izango dituzte, eta irabazi guztiak senideentzat izango dira.
Arabar Errioxako ardoa salduko dute; 2014ko uztako kriantza, hain zuzen ere. 6 botilako kutxak izango dira, 40 eurotan. Erosleek zuzenean jaso ahalko dituzte, horretarako zehaztutako egunetan, eta eskaerak egiteko, zuentzatdira@gmail.com helbidera mezu bat igortzearekin nahikoa izango da.