Segurara joan da urriko zozketaren 200 euroko bonoa

Zarauzko Hitza 2018ko azaroaren 26a

Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak zozkatu du urrian ere 200 euroko bonoa. Bezeroen artean banatutako txartel irabazlea Zeperino Agirrek dauka. Segurara joan da oraingoan, beraz, saria. Otzarreta jatetxeko ordezkari baten eskutik jaso du bonoa Agirrek. Elkarteak adierazi du zozketa arrakastatsua ari dela izaten, eta jarraitu egingo dutela datorren urtean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide