Euskaraldia

Plaieroetako jokalariek ere bat egin dute Euskaraldiarekin

Zarauzko Hitza

Hondartzako Futbol Txapelketako jardunaldia izan da gaur, eta partidak hasi aurretik, jokalari eta epaile guztiek bat eginik, argazki atera dute Euskaraldiarekin bat egiteko.

Gaur hirugarren eguna du Euskaraldiak, eta asko dira kaletik txapa soinean daramatela dabiltzan herritarrak. Horrez gain, gaurko argazkian, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna dela eta, emakumezko futbolariak lehen lerroan izan dira eta "tratu ona guztiona" zioen pankarta ere atera dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide