Marikruz Etxeberriaren akuarela lanak, Lukasen ikusgai

Zarauzko Hitza 2018ko azaroaren 24a

Marikruz Etxeberria Iraolaren akuarela lanak ikusgai daude jada, Lukas tabernan. Abenduaren 17ra arte izango dira bertan. Hona hemen erakusketaren harira artistak egindako adierazpenak:

"Akuarelaren transparentzia eta argitasuna maite ditut. Olioak margotzen hasi nintzen jubilatu ondoren, baina akuarela ezagutu nuenetik, teknika horrekin jolasean eta borrokan nabil. Kuttunena da niretzat. Nire kasa jarduten naiz lanean.

Akuarela margotzea ez da gauza erraza, baina satisfakzio asko ematen ditu. Kolore eta formen bidez nire sentimenduak eta emozioak nahi ditut adierazi. Umorearen arabera koloreei uretan mugitzen uzten diet eta lortutako emaitzaz baliatzen naiz lana bukatzeko.

Erakusketa hau osatzen duten akuarela batzuk abstraktuak dira, nire intuizioari jolasten utziz margotutakoak. Figuratiboak, berriz, gure herriko eta atzerriko paisaiak dira".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide