Irudietan: Xexili Eguna behar bezala ospatu dute

Onintza Lete Arrieta 2018ko azaroaren 22a

Zarauzko Musika Eskolako kideak gogotsu atera dira kalera Xexili Eguna ospatzera. Bi kalejiratan iritsi dira Musika Plazara, eta han kontzertu txiki bat eskaini dute. Kantariez gain, gitarrak eta biolinak izan dira ugarienak, baina hantxe zeuden pianoa eta bateria ere, bertaratu diren entzule ugariei behar bezalako emanaldia eskaintzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide