ETB1ek atzo, asteazkena, estreinatu zuen Gure doinuak saioa. Euskal Herrian barrena belaunaldiz belaunaldi gorde diren abestien bila arituko da Onintza Enbeita atalez atal, eta Urola Kostan egin zuen lehen geldialdia. Kostaldeko hainbat txoko ikusi ahal izan ziren atzoko saioan, eta bailarako hainbat musikari ere agertu zen bertan.
Benitxo Lertxundi musikariak Bizkaia maite abestia 20 minutuan egin zuela aitortu zuen, Intza Unanue oriotarrak zuzenean abestu zuen, Martin Lizaso organo jotzailearen seme Xabier Lizaso aritu zen hizketan, Santi Manterola patroi ohia eta Nadeth Agirre Orioko patroia ere aritu ziren arraunaz solasean, Orioko Salatxo abesbatza eta Zarauzko hainbat txistulari ere agertu ziren, Juanito Dorronsoro Zumaiako bizilaguna ere bai…
Eta, horiez gain, baita Josu Txapartegi Txapas zarauztarra ere, Manolo Urbietaz eta beste hainbat kontuz.