'Esku ahurretik edan zuten' antzezlana, Ainhoa Alberdiren eskutik

Zarauzko Hitza 2018ko azaroaren 22a

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna izango da igandean, azaroak 25. Horren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Zarauzko Parekidetasun sailetik. Egitarauaren barruan, Esku ahurretik edan zuten kale antzerkia eskainiko du Ainhoa Alberdik, igandean bertan, azaroak 25. 13:30ean izango da emanaldia, hondartzan, Baineru kalearen parean. Eguraldi txarra eginez gero, Parrokiko portxean izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide