Zailtasunik gabeko ibilaldia dela azpimarratu dute antolatzaileek, eta 10 kilometro ingurukoa dela. Igandean 07:30ean aterako dira Agoueseneko biribilgunetik, eta itzulera 14:30ak aldera izango da.
Izena, beti bezala, Mendizabal kinkila dendan eman behar da, ostiraleko 19:00ak baino lehen.
Uribarri Ganboarako txangoa elkarrekin antolatu dute Arkamurka Natur Taldeak eta Pagoeta Mendizale Elkarteak.