Haurren jostailuak aukeratzeko gida plazaratu du udalak

Zarauzko Hitza 2018ko azaroaren 20a

Gabonak heltzear direla eta, haurrei jolasak eta jostailuak erosteko garaia ere ate joka dator, eta gurasoek egoera horietan izan ditzaketen zalantzekin laguntzeko, jolas eta jostailuak aukeratzeko gida atera dute udaleko Parekidetasun Sailak eta Prebentzio Sailak, elkarlanean.

Jostailuak erosterako orduan kontuan izan beharreko xehetasunak zehazten dituzte bertan. Gomendatuenak dira talde lana bultzatzen dutenak, denbra luzez interesgarri izango direnak, genero banaketarik egiten ez dutenak, irudimena bultzatzen dutenak... Gida Zarauzko ikastetxeetan banatu dute,  haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzako lehenengo hiru mailetan.

Ondorengo pdf fitxategian dago ikusgai jostailuak aukeratzeko gida lagungarria.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide