Azaroaren 22an, ostegunean, Ander Izagirre Donostiarrak Amona eta beste hamar liburua aurkeztuko du, eta azaroaren 23an, berriz, Martin eta Xabier Etxeberria anaiek, elkarren liburuak aurkeztuko dituzte. Alegia, Martin Xabierrek argitaratu berri duen Berriro itzuliko balitz eleberriaz ariko da hizketan, eta Xabier, berriz, Martinen Winston poesia liburuaz. Bi saioak 19:00etan hasiko dira eta ordubete inguru iraungo dute.