Kopla Txapelketako bertsolariak, erabakita

Zarauzko Hitza 2018ko azaroaren 18a

2016ko Kopla Txapelketako une bat.

Abenduaren 21ean izango da aurtengo Kopla Txapelketa, eta antolatzaileek dagoeneko jakinarazi dute zeintzuk izango diren aurtengo hamar protagonistak.

Ondorengoak izango dira abenduaren 21ean, ostirala, Putzuzulo Gaztetxean koplatan ariko diren bertsolariak: Beñat Lizaso, Manex Agirre, Libe Goenaga, Aitor Mendiluze, Paule Loizaga, Maialen Lujanbio, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Eneko Lazkoz, Oihana Bartra eta Maialen Akizu. Aurkezle lanetan, berriz, Beñat Intxauspe eta Usua Martinez Maritxalar ariko dira.

Sarrerak, abenduaren 5ean

Aurrez erosi beharko dira sarrerak Kopla Txapelketarako. Abenduaren 5ean, Musika Plazan jarriko den mahaian eskuratzeko aukera izango da, 6 euroan, 18:30etik aurrera. Bakoitzak, gehienez, bost sarrera eskuratzeko aukera izango du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide