Zer ote duen euskarak
dago jakiteko
Milaka urtez tinko
Europan parteko
Inguruko hizkuntzak
izanikan lepo
Zoko txiki batean
hala irauteko?
Zer patxadatsua den
dugu pentsatzeko
Arrazoiak badira
kontuan hartzeko
Era hortan gaurdaino
zutik iristeko
Izanikan idatziz
aztarna gabeko?
Zer gaitasuna duen
orain aztertzeko
eskura hainbat datu
dauzkagu tarteko
Agintarien trabak
Irmo gainditzeko
Egindakoagaiik
bizi jarraitzeko?
Zer xarma duen ere
gaur baieztatzeko
hainbat aditu daude
hau berretsitzeko
Ikertzaile ta maisu
ahobatez,seko!!
Halako harridura
munduan pizteko?
Zer ote du euskarak
orain esateko
Milioi eskas hiztunei
adierazteko
Komunikabideak
ehun izateko
Bezeroen eskariz
argitaratzeko?
Zer ote du euskarak
orain kontatzeko
Datu batzuk hor doaz
hori argitzeko
Ia pare bat mila
liburu urteko
Denak noski berriak
plaza arazteko?
Zer sare du euskarak
sarri azaltzeko
Interneten arloan
askoren pareko
Zer balore ote du
kontuan hartzeko
Halako presentzia
berak izateko?
Zer ote du euskarak
gaur irakasteko
Azken mende erdia
dago argitzeko
Hezkuntzan gorakada
hor da neurtzeko
Baliotsu ote da
hau dena lortzeko?
Zer ote duen euskarak
dago argitzeko
Hain erakargarria
sentiarazteko
Hiruehun mila hiztun
berriak sortzeko
Eta azken urtetan
bereganatzeko?
Zer ahalmen du euskarak
denak txunditzeko
Aldapik gogorrenak
temaz gainditzeko
Ta etsipen kontuak
albora uzteko
Etengabe aurrera
tinko egiteko?
Kezka guzti hoieri
orain beharbada
labur erantzuteko
hartuaz patxada
Oinarrian pentsatzen
gu jartzen bagara
Horra!!Euskarak ez du
Zeren, euskara da!