Modelo aretoa, eraberritzear

Zarauzko Hitza 2018ko azaroaren 16a

2017ko abenduan hasi zituzten Modelo aretoaren berriztatze lanak, eta gaur, Zarauzko Udaleko Kultura Sailak artetoaren barruko argazki bat sare sozialetan zabaldu du. Berrirekitzea prestatzen ari direla azaldu dute.

Horrez gain, herritarrei inkesta bat luzatu diete, Kulturgune berriko ordutegien inguruan iritzia eman dezaten. Haurrei zuzendutako emanaldien, helduei zuzendutakoen nahiz zine emanaldien ordutegiak aukeratzeko beta dago bertan, baita iradokizunak egitekoa ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide