Xaboia egiteko tailerra izango da larunbatean

Zarauzko Hitza 2018ko azaroaren 15a

Artisau Xaboia egiten ikasteko tailerra antolatu du Artezaleakek larunbat honetarako.

10:00etan hasita, 14:00ak arte iraungo du tailerrak, eta 30 euroko kostua izango du. Ebro Etxean eskainiko dute saioa, eta jakinarazi dutenez, tailerra egiten dutenek bi artisau xaboi etxera eramateko aukera izango dute.

Informazio gehiagorako, artezaleakzarautz@gmail.com helbidera idatzi daiteke, edo 943-83 55 68 telefono zenbakira deitu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide