'Food Coop' dokumentala eskainiko dute datorren asteazkenean

Zarauzko Hitza 2018ko azaroaren 15a

Zarauzko Solidaritate Koordinadorak antolatuta, Food Coop dokumentala esainiko dute azaroaren 21ean, asteazkena, Antoniano aretoan.

19:00etatik aurrera izango da saioa, eta ondoren, solasaldia izango da. Dokumentalean, elikaduraren inguruko hausnarketan mundu mailako erreferentea den Food Coop. kooperatibaren istorioa kontatzen du. Ondorengo solasaldian, inguruan dauden alternatibak aztertuko dira, eta horretarako, Labore Oarsoko Kooperatibako Jon Legorburu izango da bertan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide