Odola emateko aukera egongo da gaur arratsaldean

Zarauzko Hitza 2018ko azaroaren 14a

Zarauztar ugarik ematen du odola (Onintza Lete Arrieta)

Ohi bezala, anbulatorioan egingo dute odol ateraketa gaur, asteazkena, 18:00etatik 20:00etara. Odol Emaileen Elkarteak herritarrei eskatzen die animatzeko eta emateko odola, bizitzak salbatzen laguntzen duelako.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide