Irudietan: Kolorezko argi-itzalen Argazki Mostra

Zarauzko Hitza 2018ko azaroaren 14a

Gipuzkoa, Kantabria eta Malasiako lau argazkilariren lanak bildu dituzte Sanz Enean. Abenduaren 9ra arte egongo dira ikusgai, egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Antton Lopezen (Gipuzkoa) lanak urrun daude argazkilaritza konbentzionaletik. Fotograma deitutako prozedura erabiltzen du; hurbiltzen denak ezin du zehaztasuna bilatu, iradokizun bat bakarrik. Gema Arrugaetak (Gipuzkoa) irudikatu du Nafarroako Bortzirietako Tximista errekak itsasorantz egiten duen bidea.

Antonio Manzanok (Kantabria, Espainia), enpatiaz beteriko argazkiak jarri ditu erakusgai Sanz Enean, pobreenen azalean sartzera gonbidatzen dutenak. Azkenik, Danny Yen Sin Wong (Malasia) da aurtengo Argazki Mostrako artistarik ezagunena mundu mailan. Malasiako argazkilariak gune exotikoetako argazkiak egin ditu, koloreekin jolastuz. Haietako batzuk daude ikusgai Sanz Enea kulturgunean.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide