Elen Eizagaetxeberria eta Mikel Ameztoi Behobia-Donostiako irristaketa proban

Zarauzko Hitza 2018ko azaroaren 12a

Bi zarauztarrek hartu zuten parte atzo Behobia-Donostia lasterketako irristaketa proban. Biak batera iritsi ziren helmugara, eta 00:56:06ko denborarekin.

Behobia-Donostiako irristaketa proban Eizagaetxeberriak eta Ameztoik hartu dute parte, eta Zarauzko Kirol Elkarteko Irristaketa Taldeak azaldu du "irristaketarako zaletasuna handitzen ari dela Zarautzen". Datorren urtean esperientzia "polit honetara" zarauztar gehiago animatzea espero dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide