Kick Boxingeko K1 Txapelketako emaitzak

Zarauzko hitza 2018ko azaroaren 11

Kick Boxingeko K1 Txapelketako borrokaldietako bat.

Denera zazpi borrokaldi jokatu ziren atzo iluntzean Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegian.

Kuraia Fight Clubek antolatuta Kick Boxingeko K1 Txapelketa jokatu zen atzo iluntzean Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegian. Zazpi borrokaldik osatu zuten txapelketa; sei gizonezkoenak izan ziren, eta bakarra emakumezkoena.

Hurrengoak dira emitzak

Gizonezkoen K1 borroka librea, 71 kilo azpiko kategorian
Joseba Diazek irabazi zion Ivani, puntuengatik.

Gizonezkoen Kick Boxing amateurra, 64 kilo azpiko kategorian
Iñaki Riestrask irabazi zion Jose Luis Amilibiari, puntuengatik.

Emakumezkoen Kick Boxing amateurra, 54 kilo azpiko kategorian
Ainara Torbisco eta Sandraren arteko borrokaldia baliogatu egin zuten epaileek

Gizonezkoen Kick Boxing amateurra, 71 kilo azpiko kategorian
Hamzak Mario Marunegi irabazi zuen, KO eginda.

Gizonezkoen K1 Neo Profesionala, 72 kilo azpiko kategorian
Gonzalo Praderak irabazi zion Borja Oioni, puntuengatik.

Gizonezkoen Kick Boxing amateurra, 65 kilo azpiko kategorian
Txomin Astigarragak puntuengatik irabazi zion Daneli.

Gizonezkoen K1 Profesional maila, 58,2 kilo azpiko kategorian
Asier Izpizuak Jon Sarasketa irabazi zuen, KO eginda.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide