- Ohiturak aldatuko ditugu. Posible da. Ariketa taldean egingo dugu. Ez zara bakarrik egongo.
- Ikurra eta hitza. Erakutsi zure hautua. 11 egunez txapa agerian eraman eta lehen hitza euskaraz egitera anima zaitez.
- Aztertu zure ohiturak eta ekin euskarari. Aztertu nork eta zertarako erabiltzen duen euskara zurekin. Proposatu bide berriak zabaltzea euskarari.
- Zailtasunen aurrean ez etsi. Gonbidatu solaskideak euskaraz egitera. Saiatzea merezi du.
- Baztertu aurreiritziak eta eutsi erabakiari. Aztertu nola gainditu zure eta ingurukoen aurreiritziak. Euskara ezustekoz beterik dago.
- Adostu ariketa ingurukoekin. Hurbilekoekin hasi eta ekin inertziak apurtzeari. Gonbidatu lagunak ariketan parte hartzera.
- Belarriprest jokaera aktiboa da. Adierazi solaskideei euskara jaso nahi duzula eta, zeuk ere, nahi beste erabili.
- Elkartrukatu esperientziak beste parte hartzaileekin. Jaso zure bizipenak eta partekatu gainontzeko belarriprest eta ahobiziekin.
- Elkarrizketa elebidunetan eskatu euskara. Egoera bakoitzean zuk ahal eta nahi duzun hizkuntza erabili, baina eskatu euskaldunei zuri euskaraz egiteko.
- Zure euskara da euskararik onena. Belarriprest zara, praktikatu euskara ahal eta nahi duzun guztietan.