Doinua: Habanera
1.
Gai bat dabil ahoz aho
azken bolada honetan
Erreala taldearen
ereserkian letretan
mutila hitza sarritan
aipatzen bai dute bertan
Ondoren erabakiaz
saiatzea aldaketan
mutilan ordez ipiniz
Erreala kantuetan
Hala urratsak emanaz
parekotasun gaietan
Onartua izanikan
jarraitzaile taldeetan
Bai gizon bai emakume
Guztientzat mesedetan
2.
Aldatzen hasi ezkero
uste dut garaia dela
abestian esaldiak
zentzua izan dezatela
zeren orain hitz aldetik
txit hutsala da.Txepela!!!
Ez hanka eta ez buru
Nik ikusten dut horrela
Hitzak errepikatuaz
Egilea hitz motela?
Gazte,gazte,gazte,gazte
ta maite,maite bezela
Norbaitek pentsatuko du
pasatzen ari naizela
Nik horrela ikusten dut
Hain nabarmena, itzela!!!
3.
Doinu aldetik zehazki
alaia eta zaindua
baina esan nahi aldetik?
Hori da beste kontua
Norberaren esku dago
izanikan pribatua
Baina hedabideetan
entzuten dugu kantua
Orain daukan letra dago
hala noletan sartua
Beraz zuzen ta zehazki
hor nire ikuspuntua
Une aproposa denez
hau litzake momentua
esaldi egoki bidez
sortu eraberritua