Proiektuaren sustatzaile den Iker Itxasok azaldu duenez, "oso harrera ona" izan du erakusketak, hilabete baino gehiagoz bertan egon ostean, bihar itxiko ditu ateak. Gaur eta bihar izango da ikusteko azken aukera, 18:00etatik 20:00etara. Igandean, azken eguna izanik, agur beroa egingo diote erakusketari antolatzaileek.
Itxasok babestu dituzten guztiak eskertu nahi izan ditu. Proiektuaren inguruko informazioa edo bestelakorik nahi izanez gero, derlanzarautz@gmail.com helbidera idatzi behar da. Sare sozialetan aurki daitezke xehetasun gehiago, @derlanboar instagram kontuan eta facebookeko derlan&boar kontuan.