Abisu horia ezarri dute biharko eta etzirako kostaldeko kalteengatik

Zarauzko Hitza 2018ko azaroaren 3a

Bihar arratsaldeko itsasgoran 3,5 metroko olatuak espero dira, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du iganderako eta astelehenerako.

Bihar, arratsaldeko itsasgoraren unean ezarri dute alerta, 13:00etatik 15:00etara, hain zuzen ere. Astelehenean, berriz, 01:00etatik 04:00etara eta 14:00etatik 16:00etara izango da arrisku gehien.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide